Nor garen
GISLAN Geographic Applications SL-k GIS teknologian oinarrituz kudeaketarako eta erabakiak hartzeko produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu. GISLAN-en produktu eta zerbitzuak bezeroaren beharretara egokitutakoak dira eta enpresa, instituzio zein ikerketan diharduten erakundeei bideratutakoak dira.
Enpresa hau BIC Berrilan-en aholkularitzarekin sortua izan da. Halaber, Tecnaliaren Berrikuntza Teknologikoaren Garapenerako egitasmoaren baitan parte hartzeko hautatua izan da eta Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren I+E kalifikazioa lortu du.
