GIS aplikazioak erabiltzen hasteko ikastaroa. Hirigintza eta obra zerbitzuetako eremuetarako aplikazio praktikoa
GIS aplikazioek udal zerbitzuen kudeaketan abantaila handiak eskaintzen dituzte. Bere egiteko nagusia zehaztasun handiko edo bolumen handiko datu sailak modu arin eta eraginkorrean kudeatzen laguntzea da (argi puntuak, kaleko altzariak, espaloiak, eraikinak, lokalak…).
Software libreko aplikazioen garapen handiari esker gaur egun aplikazio hauek doan eskuratu eta erabil daitezke. Horretarako, ordea, oinarrizko ezagumenduak eskuratu behar dira. Horixe da ikastaro honen helburua.
HELBURUA
GIS aplikazioak udal teknikariei gerturatzea eta oinarrizko ezagumenduak ematea. Software libreko aplikazio indartsuena oinarri hartuta, GIS teknologiak udal kudeaketarako ematen dituen abantailak azaldu eta praktikatuko ditugu bertan. Bestetik, GIS azpiegitura baten ezarpena aurrera eramateko lehenengo pausoak landuko ditugu.
NORI ZUZENDUA
GISean oinarririk ez duten edo ezagutza oso mugatua duten udal teknikari zein zinegotziei. Bereziki Hirigintza eta Obrak eta Zerbitzuak sailetakoei.
METODOLOGIA
“Eginez ikasi” filosofiarekin bat ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa izango ditu. Gaiaren arabera, azalpen teorikoa emango da lehenengo eta jarraian, ikasleak, ariketak burutu beharko ditu ordenagailuan, adibide errealetatik abiatuz.
IRAKASLEA
Mikel Ayestaran Olano. Topografian ingeniari teknikoa eta Geodesia eta Kartografian Goi mailako ingeniaria.
EGUTEGIA ETA MATRIKULA
1) Martxoak 12,14 eta 16an ANDOAINen
2) Apirilak 23,25 eta 27an EIBARren
Matrikula: 250€ (+BEZ)
Plaza mugatuak: 10-15 pertsona
HARREMANETARAKO
Mikel Ayestaran.
info@gislan.com idatzi edo 943304255 telefono zenbakira hots egin
Izen ematea
EGITARAUA
1. Sarrera
1.1. Zer den GIS
1.2. Zertarakoa den GIS
1.3. Datu motak
2. GIS proiektuak Udalean
2.1. GIS-a inplementatzeko pausuak
2.2. GIS-a inplementatzean sortzen diren arazoak
3. Software desberdinen deskribapena
3.1. Software pribatiboak
3.2. Software libreak
3.3. QUANTUMGIS software librera sarrera
4. Oinarrizko operazioak
4.1. Geruzen kudeaketa
4.2. Geruzen edizioa
4.3. Geruza berrien sorrera
5. Datu base espazialetara sarrera
5.1. Zer dira datu base espazialak?
5.2. Datu base espazial zentralizatuen funtzioa
5.3. Datu base erlazionalak
6. OGC (Open Geospatial Consortium) datuen erabilera
6.1. Zer dira OGC datuak?
6.2. OGC datuen bilatze eta erabilera
7. Mapak sortu eta inprimatzea
7.1. Proiektuaren prestaketa
7.2. Maparen diseinua
8. Mapa zerbitzariak
8.1. Zer dira mapa zerbitzariak?
8.2. GIS sistema vs. mapa zerbitzariak?
Ariketa mota: Udalerri bateko datuetatik abiatuta klasifikazio desberdinak burutu ondoren sortutako erliebedun mapa. Kasu praktikoa: Lezo. Erabilitako informazioa: Eraikinak, komunikabideak, orografia eta hidrografia.
| Attachment | Size |
|---|---|
| GIS_IKASTAROA_1.pdf | 77.59 KB |
