Galderak


Organizazioetan GIS teknologia txertatzeak iraultza ekarri du informazioa ezagutu eta lantzeari dagokionez.

Izan milaka bezero dituen enpresa, izan natura ikertzeko zentru bat edo gizarte zerbitzuak eskaintzen dituen administrazio erakunde bat, guztiek informazio multzo handiekin lan egin behar dute, eta gainera, gizartea, ingurua, lehiakideak... ezagutzeko premia dute. Horrek hein berean informazio asko kudeatzea eskatzen du. GIS-ak informazio hori guztia barneratu eta kudeatzea ahalbidetzen du, horren bitartez eskuratzeko konplexuak diren emaitzak eskuratuz.

Hau da, enpresa batek bere bezeroen ezagutza zehatza izan dezan balio izan dezake eta horren bitartez bere produktua hobetzeko informazioa eskuratu. Halaber, instituzio batek zein argiteria puntu berritu behar den jakiteko balio izan dezake, aurretik gertatu diren gora-beheren arabera (Ikus erabilerak).

Erabiltzailearen beharren arabera eraikitako GIS-ak behar duen informazio hori eskainiko du, direla bezeroen zerrenda eguneratuak, banaketarako ibilbide egokiena, lan agindu zehatzak ...

Bere ezaugarri nagusia informazio multzo handiak gorde, landu eta ustiatzeko gaitasunean dago, horren bitartez bere emaitza erakunde baten eginkizun kritikoetan lagungarri izan dadin, bai kudeaketan, bai erabakiak hartzerakoan.

Kokatu: Zer dago x-n...?

  • Adibidea: Nor da lur sail honen jabe?
  •  

Baldintzak ezarri: Non gertatzen da halako...?

  • Adibidea:Non da  hornitzailerik hurbilena?
  •  

Joera ikusi: Zer da aldatu?

  • Adibidea: Nola aldatu da gure balizko merkatua azken urteotan?
  •  

Patroiak agerrarazi: Zein da patroia edo araua honelakoetan...?

  • Adibidea: Non eta zein ordutan gertatzen dira trafiko pilaketak?
  •  

Ereduak sortu: Zer gertatuko litzateke baldin eta...?

  • Adibidea: Zein izango litzateke haize-errota parke baten eragina halako lekutan?
  •  

Ibilbideak diseinatu: Zein da ibilbide egokia?

  • Adibidea: Bi punturen arteko biderik egokiena zehaztu (laburrena, bizkorrena, merkeena...).

 

Erakunde mailako GIS batek hainbat helburu bete behar du:

 

  • Erakundeko bertako informazioaren kudeaketa egokia, emaitza informatiboak eskainiz.
  • Erakundeko informazio eguneratua eskaintzea.
  • Eragiketa konplexuak erraztasunez egitea ahalbidetzea.
  • Dagokionari informazio horren ustiapena egiteko tresnak eskaintzea.
  • Informazio kritikoa kanporatzea eragotzi.
  • Erakundeko informazioa eguneratu edo ustiatzeko ahaleginak eta gastuak eragoztea.
  • Balio erantsia sortzea.