GIS teknologia organizazioetan,

tresna berriak eginkizun berrientzat

Egungo organizazioek gero eta informazio gehiago kudeatu behar dute. Geografia Informazio Sistemek (GIS) badute aski baliabide organizazioek informazio horren kudeaketa hobetu, beren ezagumendu estrategikoa indartu eta horrekin guztiarekin erabakiak hartzeko prozesuak edo estrategia aberrien diseinua oinarri sendoagoekin egin ahal izateko. Horrezaz gain, baliabideak eta gastuak behar bezala optimizatzen laguntzen dute.

Geografia Informazio Sistema bat (GIS) espazioari eta denborari lotutako informazioa baliatzen duen konputazio sistema da. GIS baten laguntzaz enpresa batek bere bezeroen azterketa egin dezake, gripea nola hedatzen doan ikusteko patroiak eraiki, kutsadura atmosferikoaren bilakaera jarraitu eta askoz gehiago.

GIS-ak informazioa tratatzeko eta ustiatzeko tresna indartsuak dira. Datu multzo erraldoiekin eraginkortasunez eta modu integral eta arinean lan egitea ahalbidetzen dute. Ikuspegi osoagoa eskaintzeak erabaki egokiagoak hartzeko aukera ematen du.

Zergatik da GIS bat garrantzitsua? Eguneroko bizimoduan gizartearentzat edo organizazio batentzat garrantzitsuak diren eginkizunei erreparatuz gero (zerbitzu sozialen kokapena, trafiko arazoak, merkataritzaren gainbehera, bezero berriak bilatzea...) denek dimentsio geografiko kritikoa dutela ikusiko dugu. Hau da, denboran eta espazioaren puntu jakin batean gertatu dira. Esaterako, bezero galera bat aztertzeko bezero horiek non eta nola bizi diren irudikatzeak arrazoia aurkitzen lagun diezaguke. Aplikazio eremuak asko izan daitezke (Ikus hemen).

Gure aholkularitza zerbitzuak

zure galderak erantzuten lagunduko dizu, dei iezaguzu

+Kudeaketa +Ezagumena
Informazio kritikoa kudeatzeko tresnak izanik, korporazioaren baitako gestioa hobetzeko hainbat laguntza eskaintzen ditu. Informazio multzo handiak kudeatzeko duen erraztasunak ikusgarri ez dagoen informazioa eta erlazioak azalerazten ditu.
+Erabakiak +Baliabideak
Informazio zehatzagoa eskaintzen duenez, teknologia hau bere prozesuetan inkorporatu duenak erabaki kritikoak hartzeko orduan auretik ezagutu gabeko aukerak izango ditu. Teknologia honek prozesu konplexuak erraz egiten ditu, baliabideak aurreztuz, bai denbora dedikazioaren ikuspegitik, bai baliabideen erabileraren aldetik.